2017/06/29

MarraziOak IX topaketetara aurkezteko azken egunak



Uztailaren 7an amaituko da Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen dituen MarraziOak IX topaketetara lanak aurkezteko epea. Parte hartu nahi duten irudigileek dokumentazio arruntaz gain (oinarriak), irakasleek eskatutako ariketa zehatza ere bidali beharko dute egun horretarako.

Jasotako hautagaitzak baloratu ondoren, uztailaren bukaeran erantzungo zaie parte hartuko duten irudigileei. Aurtengo topaketak Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak gidatuko dituzte. "Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak egin" lelopean, haur txikientzako liburuak sortzeko tailerra eskainiko dute. Irailaren 11tik 15era egingo da tailerra, Donostian, Komikigunean.

Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epaimahaiak aukeratzen dituen 12 lagunei. 5 egunez, 7 orduko saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa izango da beraz.

Bidali beharreko lana
Ilustratzaile bakoitzak ume txiki baten egunerokotasuna erakusten duen gutxienez lau ilustrazioz osatutako sekuentzia bat marraztu eta bidali beharko du Galtzagorri Elkartera.

Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko du wetransfer bidez administrazioa@galtzagorri.eus –era:
  • Curriculuma
  • NANren kopia bat
  • Posta elektronikoaren helbidea
  • Telefono zenbakia

No hay comentarios:

Publicar un comentario