MARRAZIOAK IV

Azaroaren 26an hasi eta 30ean amaitu dira Marraz(i)Oak 4 Topaketak Artelekun. Bost egunez, 12 lagunek hartu dute parte Elena Odriozola ilustratzailea eta Gustavo Puerta irakasle eta kritikariaren eskutik egin diren tailerretan.
"Ilusionismoa: Aurrezinetik Ilustratzen" leloari jarraiki, argitasun-iluntasun efektuak, gainposizioak, erlaitz eta behatxuloak, transparentzia eta irudien gain-jartzeak landu dituzte. Parte hartzaileak oso gustura aritu dira eta irakasle lanetan aritu diren Elena Odriozola eta Gustavo Puerta tailer honetan sortutako ideia, asmo eta proiektu berriekin amesten hasiak dira.
Lan handia egin dute guztiek, baina era askotako emaitzak, liluragarriak guztiak, eman dituzte aurtengo topaketek ere.

Hemen duzue egun hauetako argazki sorta.

Eta hemen bideo irudi batzuk:

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada