2017/08/04

Hamaika lagun hautatu dituzte MarraziOak IX Topaketetarako



MarraziOak IX topaketetan hamaika ilustratzailek hartuko dute parte aurten. Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak gidatuko dituzte aurtengo topaketak eta haiek izan dira aurkeztutako ilustratzaileak hautatu dituztenak bakoitzaren lanak aztertu ondoren.

Hauek izan dira hautatuak: Olaia Martinez, Saioa Burutaran, Maite Gurrutxaga, Anaitz Igoa, Ibon Markaida, Ainara Altuna, Ainara Azpiazu (Axpi), Helena Azkarragaurizar, Izar Etxeberria, Yolanda Yubero eta Iñaki Martiarena (Mattin).

"Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak egin" lelopean egingo dira aurtengo Ilustratzaileen Topaketak, irailaren 11tik 15era, bost egunez, Donostiako Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen Kalea, 16), Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker.

Haur txikientzako liburuak sortzearen erronkari helduko diote beraz aurtengo MarraziOak-en: bere konplexutasunagatik, zabaltzen dituen esperimentatzeko aukerengatik eta dakartzan komunikazio eskakizunengatik Haur Literaturaren baitan nabarmentzen den alorren bat baldin bada, hau, ezbairik gabe, haur txikientzako liburuena da.

Liburu hauek ordea, ez dute liburu-albumek izaten duten ospea. Literaturatik baino jostailuetatik gertuago dagoen merkantziatzat hartzen baitira. Aurreiritzi hori oso errotua dago, eta merkatuan nagusi den eskaintza kaskarrak ez du gehiegi laguntzen.

Baina, posible al da haur txikientzako beste era bateko liburuak sortzea?

Zertarako egin liburuak oraindik irakurtzen ez dakitenentzat?

Erronka horri aurre egin nahian, formazioa eskainiko zaie MarraziOak IXn parte hartzeko aukeratuak izan diren 11 ilustratzaileei. 5 egunez, 7 ordutako saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa izango da.

2017/06/29

MarraziOak IX topaketetara aurkezteko azken egunak



Uztailaren 7an amaituko da Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen dituen MarraziOak IX topaketetara lanak aurkezteko epea. Parte hartu nahi duten irudigileek dokumentazio arruntaz gain (oinarriak), irakasleek eskatutako ariketa zehatza ere bidali beharko dute egun horretarako.

Jasotako hautagaitzak baloratu ondoren, uztailaren bukaeran erantzungo zaie parte hartuko duten irudigileei. Aurtengo topaketak Elena Odriozolak eta Gustavo Puertak gidatuko dituzte. "Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak egin" lelopean, haur txikientzako liburuak sortzeko tailerra eskainiko dute. Irailaren 11tik 15era egingo da tailerra, Donostian, Komikigunean.

Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epaimahaiak aukeratzen dituen 12 lagunei. 5 egunez, 7 orduko saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa izango da beraz.

Bidali beharreko lana
Ilustratzaile bakoitzak ume txiki baten egunerokotasuna erakusten duen gutxienez lau ilustrazioz osatutako sekuentzia bat marraztu eta bidali beharko du Galtzagorri Elkartera.

Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko du wetransfer bidez administrazioa@galtzagorri.eus –era:
  • Curriculuma
  • NANren kopia bat
  • Posta elektronikoaren helbidea
  • Telefono zenbakia

2017/05/24

MarraziOak IX. deialdia zabalik da

Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzaren laguntzarekin urtero antolatzen dituen MarraziOak topaketek  9. edizioa beteko dute aurtengo irailean. Ilustratzaileei zuzendutako astebeteko lantegia da MarraziOak eta aurten irailaren 11tik 15era egingo da Komikigunean, Donostian.
Gustavo Puerta literatura eta arte adituak eta Elena Odriozola ilustratzaileak gidatuko dituzte jardunaldiak eta hauxe da prestatu duten gaia: “Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak egin. Haur txikientzako liburuak sortzeko tailerra”. Gehienez 12 irudigilek izango dute bertan parte hartzeko aukera. Izen-ematea uztailaren 7an amaituko da.




Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzaren babesarekin antolatzen dituen MarraziOak topaketek 9. edizioa beteko dute aurten. Astebeteko lantegi intentsibo honetan, haurrentzako liburuak ilustratzeko teknika, genero eta estrategia ezberdinen inguruko formazioa eskaintzen zaie aukeratutako ilustratzaileei. Aurten irailaren 11tik 15era egingo da Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16. Donostia).
Gustavo Puerta literatura eta arte adituak eta Elena Odriozola ilustratzaileak gidatuko dituzte jardunaldiak eta hauxe da landuko duten gaia: “Kosk egiteko, botatzeko, lardaskatzeko eta are irakurriak izateko moduko liburuak egin. Haur txikientzako liburuak sortzeko tailerra”. Haur txikientzako liburuak sortzearen erronkari helduko diote beraz aurtengo MarraziOak-en: bere konplexutasunagatik, zabaltzen dituen esperimentatzeko aukerengatik eta dakartzan komunikazio eskakizunengatik Haur Literaturaren baitan nabarmentzen den alorren bat baldin bada, hau, ezbairik gabe, haur txikientzako liburuena da.
Liburu hauek ordea, ez dute liburu-albumek izaten duten ospea. Literaturatik baino jostailuetatik gertuago dagoen merkantziatzat hartzen baitira. Aurreiritzi hori oso errotua dago, eta merkatuan nagusi den eskaintza kaskarrak ez du gehiegi laguntzen.
Baina, posible al da haur txikientzako beste era bateko liburuak sortzea?
Zertarako egin liburuak oraindik irakurtzen ez dakitenentzat?

Norentzat
Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie irakasleek aukeratzen dituzten 12 lagunei. 5 egunez, 7 ordutako saioak eskainiko dira. Guztira, 35 orduko tailer praktikoa eskainiko da beraz.
Gehienez 12 irudigilek parte hartuko dute eta hauek dira parte hartzeko baldintza orokorrak:
• Parte hartzaileek Euskal Herrikoak izan behar dute.
• Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da.
• Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea ere kontuan izango da.
• Parte hartzaileek ez dute zertan lan argitaraturik izan behar.

Dokumentazioa
Ilustratzaile bakoitzak ume txiki baten egunerokotasuna erakusten duen gutxienez lau ilustrazioz osatutako sekuentzia bat marraztu eta bidali beharko du.
Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko du:
• Curriculuma
• NANren kopia bat
• Posta elektronikoaren helbidea
• Telefono zenbakia
Dokumentazioa wetransfer bidez bidali beharko du administrazioa@galtzagorri.eus –era.

Izen-ematea uztailaren 7an amaituko da. Aukeratutako ilustratzaileei 2017ko uztailaren 28rako erantzungo zaie.

2016/09/28

Marraz(i)Oak VIII. edizioaren lehen emaitzak ikusi ditugu

Artearen historiak emakumeaz egin duen errepresentazioa aztertu eta arakatu nahian harrapatu ditugu gaur ere Marraz(i)Oak-eko parte-hartzaileak. Irakasleek hainbat liburu eta album ipini dizkiete ilustratzaileei mahai gainean honen inguruko hausnarketa bideratzeko.

Besteak beste, Mariluz Estebanen "Amaren heriotzak libreago egin ninduen" lanak zeresana sortu du. Euskadi Irratiko Nekane Peñagarikano Komikigunean zen eta bolondres aurkeztu du bere burua liburu honetako pasartea irakurtzeko. Eta ondoren,  norbera aske bizitzeko "ama hiltzearen beharraz", "zenbait amek seme-alabenganako erakusten duten neurrigabeko protekzionismoaz" eta abar jardun dira ilustratzaileak hizketan.



Hausnarketa teoriko hauetaz gain, zenbait lan eginak dituzte dagoeneko. Ilustratzaile bakoitzari banatu zieten iraskaleek lehen egunean kartila edo liburuxka desplegable bana. Horietako bakoitzaren azala egin du  ilustratzaile bakoitzak. Norberak bere errauskine ilustratu du. Ondoren, esku batzuetatik bestera pasatzen dira liburuxka hauek eta beraz, "liburuxka desplegable" horietako bakoitzean Marraz(i)Oak VIII-n parte hartzen ari diren hamabi ilustratzaileen ilustrazioak ageri dira. 






2016/09/13

Hamabi lagun hautatu dituzte Marraz(i)Oak VIII Topaketetarako






Marraz(i)Oak VIII topaketetan hamabi ilustratzailek hartuko dute parte aurten. Ignasi Blanch ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuko dituzte aurtengo topaketak eta haiek izan dira aurkeztutako ilustratzaileak hautatu dituztenak bakoitzaren lanak aztertu ondoren. Hauek izan dira hautatuak: Begoña Durruti, Belen Lucas, Garazi Berrizbeitia, Ainara Altuna, Yera Sánchez, Concetta Probanza, Nagore Txintxurreta, Ibone López, Maite Gurrutxaga, Ainara Azpiazu, Nekane Fernández eta Idoia Beratarbide.

 “…eta errauskine bere errautsetatik berpiztu zen” lelopean egingo dira aurtengo Ilustratzaileen Topaketak, irailaren 26tik 30era, bost egunez, Donostiako Komikigunean.

Marraz(i)Oak-en ekitaldi berri honetan, historian zehar arteak egin duen emakumearen errepresentazioa hartuko dugu irteera puntutzat, XX. mendeko ikonografiari arreta berezia ipiniz eta ikasleekin elkarlanean berrinterpretazio bat proposatuz.